viernes, 28 de enero de 2011

ZABOR - JANARIA

Janari lasterra (batzuetan azkarra, nazioartean ingelezezko fast food izenez ezaguna) jatetxe-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso laster burutzen diren. Hala ber,janaria kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte janari lasterreko jatetxeek. Horrela,bezeroen errotazio handia eragin eta denbora eta zerbitzu-kostuak murriztu egiten dira, janariaren prezio murritzak ahalbideratuz eta, aldi berean,errentagarritasun handia lortuz. Janariaren prestaketa lasterrak janariak lasterregi prestatu behar izatea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabili ohi dira janari lasterretan. Bestalde, epe luzera janari hauek (ogitatekoak, pizzak, hamburgesak...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu ohi dira eta horrela zabor janari terminoa ere erabili da janari hauetarako.

Egia da globalizazioak gizarteari onurazko aportazio ugari egin dizkiola, horren adierazle nagiesenetako bat ain geureganatua daukagun internet da (erabilpen egokiarekin noski). Baina zabor-janariaren kontsumitzaile izan behar dugu nobedadea delako?  Bestela atzeratuago egongo garelako mundu mailan?

Ez, erantzuna argi eta garbi dago, sukaldean denbora ez "galtzeagaztik" egiten dugu, erosotasun kontua baino ez da. Baina, benetan merezi du osasuna modu horretan zigortzea erosotasunarengatik?

Janari honek suposatzen duen adikzio maila izugarrizkoa da, eta hori gutxi bailitz aurreko blog-ean aipaturiko obesitatea eragiten du kasu gehienetan, honek dakartzan eraginekin.  Zoritxarrez gero eta gehiago.

Arazo mediatiko honi aurre egiteko zer egin genezake?

Osasuntsuak diren janariak prestatu, eta erosotasuna eta denbora oztopoa badira lasai, horrelako janariak egiteko ez da derrigorrez hainbesterako denborarik behar. Gainera, beste aukera bat hauxe da: datorren eguneo bazkaria aurreko gauan egitea, edo lenteja kazuela handia egin eta konjelatu.

Ez da hainbesterako ezta? Gure osasunak hori prestatzen irauten den ordua baino gehiago balio du. MIMA DEZAGUN! TELEBISTA EZ DA BERE LEKUTIK MUGITUKO ETA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario