martes, 25 de enero de 2011

Arrisku bat: OBESITATEA

Dieta orekatua ez jarraitzeaz gain gehiegizko gantz kantitate bat kontsumituz gero, obesitatea jasatearen arriskua dago.

Baina hau ez du bakarrik gantz kantitateak bultzatzen, beste faktore batzuen partehartzea ere badago, esaterako:
   -faktore genetikoak
   -ambientalak
   -psikologikoak

Ehun adipotsuaren hipertrofia hau, masa korporaleko indizea 30kg/m2 baino handiagokoa denean ematen da. Obesitatearen jatorriaren arabera bi motetan sailka dezakegu:

   -Obesitate exogenoa: gehiegizko alimentazioarengatik sortua.
   -Obesitate endogenoa: honen kausa alterazio metabolikoak dira.

Gaixotasun hau beste gaixotasun batzuen faktore eragilea izan daiteke askotan. Adibidez:

   -Gaixotasun kardiobaskularrak
   -Gastrointestinalak
   -Dermatologikoak
   -Osteoartikularrak
   -Diabetikoak

TRATAMENDUA: protokolo klinikoen jarraipena, kirola egitea, karbohidratu eta gantz baxuko dieta jarraitzea, farmakoak hartzea eta kasu larrienetan kirurgia.

1 comentario: