martes, 25 de enero de 2011

ANOREXIA

Baina dieta oso gauza konplexua izatera hel daiteke. Aurreko sarreran obesitateari buruz hitz egin bazen ere, honen guztiz kontrako gaixotasun bat ager daiteke, eta ez horregatik larritasun gutxiagokoa: anorexia.

Gaixotasun psikologiko honek, gosearen falta dakar gaixoarengan. Pisuaren jaitsiera dakar eta heriotza eragin dezake.

11-25 urte arteko neskengan ematen dira kasu gehienak, itxura fisikoak gehiako kezkatzen dituelakoaren ustetan. Izan ere, komunikabide guztietan "neska perfektuaren" (honek argaltasun extremoa suposatzen du, noski) irudia jasotzen ari gara etengabe.

Perfekzio hori lortzetik hurrun, gaixo hauek presio psikologikoaren bide gogorra jasateaz aparte, haien osasunari  izugarrizko kalteak eragiten dizkiote, lehen aipaturiko ondorio extremoetara eramaaraziz haien bizitza.

Pertsona hauen sintoma nabarienak:

  -Perfekzionismoa
  -Menpekotasuna
  -Obsesioa
  -Autoestima baxua

Bere bizitza kontrolatzea lortzen ez dutenez, haien gosea kontrolatzeari ekiten diote modu obsesibo batean.

SINTOMAK

Fisikoak:
  • Pisu jaitsiera
  • Nekea
  • Ahultasuna
  • Zorabioak
  • Azal lehorra
  • Zurbiltasuna
  • Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna(Osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna( k, Mg...)
  • Ile hauskorra edo honen erorketa
  • Bertigoa eta buruko mina
  • Deshidratazioa
  • Nesken kasuan hilekoaren irregulartasun edo galera
  • Hipotermia (esku eta oin hotzak)
  • Insomnioa
  • Hortzetako alterazioak
  • Idorreria
  • Bihotzekoa (kasu oso larrietan)
Psikikoak: 


  • Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz
  • Urduri egoten dira jatorduetan
  • Bakardadean jatea bilatzen dute
  • Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz
  • Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete
  • Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte
  • Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitate gehitzea
  • Ariketa fisikoaren areagotzea
  • Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; famili, lagun eta kideekiko.
  • Ikasketekiko gehiegizko arreta.

Ikus daitekeenez, dietaren trastornoak ondorio desberdin eta extremoak eragin ditzake, eta honek, aldi berean, gure gorputzarentzako zigorra.

5 comentarios:

  1. Askotan kg batzuk onuragarriak izan daitezke gure osasunerako... gure fisikoarekin obsesionatzen bide txarretik goaz...
    Eta nire ustez komunikabideek ez dute laguntzen gaur egun dauden elikadura eta egoera fisiko arazoetan! Baina zure aportazioa in dezu lorena!! =)

    ResponderEliminar
  2. eh! ni hau zalatzen ari nazela, ez defendatzen!! jeje zurekin ados nau

    ResponderEliminar
  3. bai bakit! jajaj horregatik esan dizut zure aportazioa in dezula anorexian aurka! =)

    ResponderEliminar
  4. Oso interesgarria, gazteen artean gaixotasun nagusienetako bat da, bai neska, bai mutiletan.
    Ditxosozko moda. Vanessak dioen bezala komunikabideek dute erruaren pisu handiena.

    ResponderEliminar
  5. Hori da. Lehen batez ere neskek sufritzen zuten, baina jada esanda dagoenez gaur egun gero eta mutil gehiagok ere pairatzen dute. Ikaragarria da anorexia duen pertsona baten argazkia ikustea...Hezur hutsa dira, eta hala ere, euren burua lodi ikusten dute...Ai ama, noiz utziko diogu modaren morroi izateari??

    ResponderEliminar