domingo, 30 de enero de 2011

NERABEZAROA: JAN HEZIKETA

Nerabezaroan, bizitzako beste aldietan baino energia gehiago behar izaten da, eta, beraz, handiagoa izaten da elikagaien beharra ere, baina jatekoaren proportzioa berdin banatzen da; hau da, energiaren %10-12 proteinetatik dator; %30, gantzetatik; eta %55-60, karbohidratoetatik.

Hori betzeko, elikagaiak honela banatzen dira: 

Barazkiak. Egunean bi aldiz jan behar dira (200 gramo eta 250 gramo bitartean), lehenengo platerean edo bigarrengo platera laguntzeko; gordinik, entsaladan edo egosirik -osorik edo purean-.

Fruta. Egunean hiru edo lau ale hartu behar dira, postrean, gosarian, hamaiketakoan eta meriendan banaturik. Barazkiek bezala, mineralak, bitaminak eta zuntzak ditu frutak.

Esnekiak. Esnekiak ere hiru edo lau aldiz hartu behar dira, frutekin txandatuz edo frutekin batera postrean, gosarian, hamaiketakoan eta meriendan banaturik.
Zerealak eta tuberkuluak. Oso garrantzitsuak dira, karbohidratoak dituztelako. Patata da gehien jaten den tuberkulua. Zerealak dira arroza, pasta, ogia, gosaltzeko malutak eta abar. Eta egunero lau edo sei ale bitarte hartu behar dituzte nerabeek, egune osoan.

Egoskariak. Lekak edo egoskariak astean bi edo hiru alditan jan behar dira, proteinak, karbohidratoak eta zuntzak dituztelako.

Bigarren platera. Haragia, arraina eta arrautza bigarren platerean hartu behar dira; egunero, bi jaki: astean lautan arraina, hirutan edo lautan haragia eta hiru edo lautan arrautza. Bigarren plater horiek kalitateko proteinak dituzte, eta oso garrantzitsuak dira gorputz ehunak garatzeko.

Olioa. Olioa ere hartu behar da, baina gantz insaturatua izan behar du; horretarako, oliba olioa hartu, eta opil industrialik ez.

Azukrea. Gozokiei eta azukredun freskagarriei dagokienez, adin horietan oso arrunta da gehiegi kontsumitzea; beraz, ahalik eta gutxiena hartu behar dira, kaloria hutsak besterik ez dituztelako ematen.



Aldaketa psikologikoak eta dieta heziketa

Aldaketa biologikoak garrantzitsuak dira egoera eta elikatzeko beharrak aztertzeko, baina nerabezaroan ez da jendearen fisiologia bakarrik aldatzen. Aldaketa psikikoak eta kognitiboak ere badaude, eta horiek efektu zuzena daukate elikatzeko moduarekin.

Independenteak izan nahi dute nerabeek; horrenbestez, gurasoek ematen dieten arauei kasu gutxi egiten diete; janari kontuetan ere bai. Horrez gain, askotan arraroa egiten zaie gorputza aldatzen ari zaiela ikustea, umearen gorputza izatetik helduaren gorputza izatera pasatzea barneratzea kostatzen zaielako. Horri argaltasunaren moda gehitzen badiogu, elikagaiak nahasteko arriskua handia da; horregatik, oso garrantzitsua da adin horretan elikadura orekatua eta denetarikoa izatea, eta nola jan behar den erakustea nerabeei.

Kontuan izan behar da nerabeak gauza berriak probatzeko garaian izaten direla. Joera hori aukera paregabea da heziketa dietetikoaren jabekuntzarako, eta ohitura osasuntsuak sustatzeko. Are gehiago, nerabezaroan hartzen diren ohiturei heldutasunean ere eusten zaiela kontuan hartuta.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario