viernes, 28 de enero de 2011

YOGGA

Yogga aspaldian erabili izan den eta orain dela gutxitik gure herrian modan jarri den teknika berritzailea da.

Gizakiaren alderdi fisikoa hobetzen saiatzen den giza zientzia da. Oinarria ekintzak egiteko teknikak, arnasketa, erlaxazioa, dieta eta terapia dira. Alderdi psikikoan erlaxapen sakon, psikosomatiko teknikak... Honela, gizakia prestatzen du giza bilakaeraren goreneko garapenerako bidean sartzeko.

Yoga ulertzeko, nork bere esperientzia izatea beharrezkoa da. Denboran edonork iraunkortasunez praktikan jartzen badu, bizitzari aurre egiteko eran aldaketa izan dela ohartuko da. Gorputza erlaxatzean eta bizkortzean eta buruaren baretasunean iraunkor ekitean barne bakea lortzen hasiko da eta hori izango da bere benetako izatea.

Yoga, beraz, norberaren esperientziaren bidea da, non, Sivanandak dioen bezala, “hobe da gramo bat praktika tona pila teoria baino”.



Hona hemen yogga praktikatzen bigarren urtea egin behar duen andre baten deklarazioa:

"astean behin lantzen dugu yoga, batez ere “Asanak” izeneko ariketetan oinarrituz. Jarrerak ere badu zer ikusia eta, horregatik, bizkarrezurra, giharrak, nerbioak eta abar malgutzen eta bizitzen laguntzen duten jarrerak erabili ohi dira.

Pranayama arnasketa jarduera da. Arnasketaren bidez, gure organismoko zelulei oxigenoa eta energia eskaintzen diegu, gure barneko hondakinak erre eta toxinak kanporatuz.

Erlaxazioak gure organismoari berritzen eta atseden hartzen laguntzen dio eta, tentsioak direla medio, galdu ohi duen energia berreskuratzeko ere baliagarria da.

Ostiralero, aste osoko etengabeko lanaren ondoren, ordu eta erdi eskaintzen diogu yogari. Oraingo hau bigarren urtea da eta benetan gustuko dugula aitortu behar dugu"

1 comentario:

  1. nik yoga egiten nuen ta oso esperientzia ona da.probatzera animatzen zaituztet! :)

    ResponderEliminar