sábado, 4 de diciembre de 2010

Zertan datza dieta on bat?

Jana eta osasuna eskutik helduta doaz baina, horrek sakrifiziorik suposatzen ahal du gustoko ditugun gauzak jaterako orduan?

Badirudi janari gero eta garrantzi gitxiago ematen zaiola osasunarekin erlazionatzerako orduan. Benetan ezaigu importa, edo begiak zarratzen ditugu gehien gustatzen zaiguna jateko errudun sentitu gabe?

Batzuentzat dieta osasuntsua barazkietan, frutan eta zerealetan bakarrik datza, haragia guztiz baztertuz animalien gauza delakoan. Beste batzuk ordea dietan jan orok parte hartu behar duela badakite, gozoki gabekoa noski.

Egia da elikagai batzuen larregizko kontsumoa kaltegarria litzatekeela osasunarentzat, baina ez bakarrik gozokiena, askok pentsatzen duten eta iada mito bihurtu dena.

Jarraian orojaleentzako (gizakiontzako)  dieta orekatua izango denaren zerrenda aurkezten da:

- Balio kaloriko guztiaren %50-60a karbohidrato simpleetatik etorri behar da: azukrea, platanoak eta granoa.
-%12-15a proteinetatik (arrautzak, arraina, haragia...)
-%20-30a gantzetatik, honako banaketa jarraituz:
              -%10a gantz saturatuetatik(mantekilla)
              -%10a gantz monosaturatuetatik (aguakatea)
              -%10a gantz polisaturatuetatik (girasola edota artoa)
-Fibra kontsumo egokia
-6gramo sodio (gatza)
-6-8 fruta eta barazki ale
- Astean birritan haragi zuria kontsumitu eta behin gorria