domingo, 30 de enero de 2011

HEZIKETA METODO BULTZATZAILE BERRITZAILEA: BIDEOJOKUAK

Haurren kirolik gustukoena egonean egotea izan da azken hamarkadan, egonean jolastea, eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gizentasun tasetan. Egoneko jolas horiek, arazo ez ezik, irtenbide ere izan daitezkeela pentsatu dute, eta horien bidez hedatu nahi dituzte gazteen artean osasun- eta elikadura-balioak. Bideojokoen aurka borrokatzea alferrik delako edo, bideojokoekin borrokatzea izan daiteke irtenbidea.



Jolasaren bidez, haurrek ikasten dute zein elikadura-ezaugarri dituzten jakiek, zein diren osasungarrienak eta nola egin dezaketen eguneko menu bat errezeta batzuk jakinda. Produktuen etiketetan zer jartzen duen ikasteko ere balio diete jolasek, eta elikagaiei buruz ematen duten informazioa ulertzeko ere bai (gehien gustatzen zaizkien jakiek zer elikagai dituzten jakin dezakete).







Elikadura osasungarriari buruzko bideojokoekin eta sareko jolasekin lortu nahi dute, beraz, haurrek ohitura batzuk ikastea eta ariketa fisikoa egitera bultzatzea. Aisialdian erabiltzen dituzten tresnekin aldatu nahi dituzte haur eta gazteen ohitura batzuk, eta aisialdia bera ere bai hein batean. Bideojoko horiek diseinatzen eta sortzen ari direnen ustez, osasunaren inguruan ahoz esaten dena -zer den ona eta zer txarra- motz geratzen da haurren esparruan, ez du funtzionatzen. Barazkiak jatea oso ona dela esatea ez da aski, horien ustez; mezua aldatu beharra dago, eta mezua emateko modua eta gunea ere bai. Sarea erabili behar dela diote, eta era horretako jolas hezigarriak.

2 comentarios:

  1. Nik, behintzat, betidanik entzun izan dut bideojokoak kaltegarriak direla, arrte falta sorrarzten dutela, biolnetzia sustatzaileak direla...Baina honelako berrien bidez konturatzen gara bideojokoek ere badutela funtzio soziala, eta hori bideojoko hauen egileei zoriontzeko modukoa da!!Honen bidez elikadura arloan birhezten bagaitu, perfekto!!

    ResponderEliminar
  2. Gaurkoan re asmatuzu Lorena!
    Aurrekoan Argiñano ta oain "elikadura heziketa"!

    ResponderEliminar